• Lun - Vie: 8:00 - 20:00. Sábados: Ventas bajo cita previa
  • IPARRAGIRRE 94, LEIOA
  • 679 800 700

Ilusion Irius 670 Autokarabana

Irius 670 autokarabana banaketa klasikoa duen ibilgailu erdi integrala da. Jendeak harrera ona egin dio garajearen edukiera handiarengatik, albo bietatik sartzeko modukoa duena. Gainera badauka serieko ekipamendu osoa.

Modelo honen aurrealdean dagoen ohe zabala puntu erakargarrienetakoa da. Bainugelaren espazioa ondo aprobetxatuta dagoenez, dutxa zabala eta bainuko osagai guztiak dauzka.

Ezaugarri bereziak

  • 7 metro baino gutxiagoko luzera (6,66 m)
  • Altuera: 2,75 metro / zabalera: 2,33 metro
  • Mugitzeko aukera ematen duen egongela zabala
  • Dutxa handia eta bainu konpaktua
  • Jantoki zabala alboko aulkitxoarekin, jarleku birakariekin eta mahai zabalgarri nahiz altueran doigarriarekin
  • Sukalde zabala
  • Albo bietatik sar daitekeen garaje handia

Ilusion Irius 670 autokarabana modelo erdi integrala da eta bere garajeagatik eta barrualdean bizitzeko eremu handiarengatik erabiltzeko aukera handiak eskaintzen ditu, batez ere sukaldeari dagokionez.
Iriuseko beste modeloak bezala, barrualdeko diseinuak teka egurraren kolorea dauka, tonu metalizatuekin batera. Gainera, goiko armairuko ateak zuri perlazkoan lakatuta daude eta kalitate handiko tapizeria argitsuak dauzka
Ezaugarri Teknikoak deskargatu

  • All in: serieko ekipamendu zabala dauka (galdetu gertuen duzun kontzesionarioan)
  • Aerodinamika hobea aurrealdeko spoilerraren diseinu landuari esker
  • All LED: LEDeko atzealdeko kanpo argiak eta LEDeko barrualdeko zeharreko argiak.
  • Argiak zoruan eta sarrerako atearen eskailera mailan
  • Midi Hekis barrualdean argitasun handiagoa edukitzeko
  • Gama handiko hozkailua (190l) AESekin
  • “Skyroof” argizuloa kabinan (ez da irekitzen)
  • Apar hotzeko luxe kalitatezko koltxoi biskoelastikoak
  • Ura ponpatzeko presio bidezko sistema
  • Berogailua: 6000 Kcal
  • Sarrerako atea eulien aurkako babesarekin, leihoarekin eta segurtasuneko itxitura bikoitzarekin
  • Txingorraren aurkako poliesterrezko estalduradun sabaia
  • Barruko gurpilaren hutsunea poliesterrez estalia
  • Barrura sartzeko poliesterrezko eskailera maila
  • Hartxintxarren eta hezetasunaren aurkako poliesterrezko azpizorua
Gama Irius
Motor 130 CV, 160 CV
Plazas 4