• Lun-Vie: 9:00-13:00 / 15:00-19:00. Sábados: bajo cita previa. Abrimos en agosto
  • ABANZADA ERREPIDEA 8A, ASUA-ERANDIO
  • 688 899 800 | 647 603 974

ALOKATZEKO BALDINTZA BEREZIAK

  • Hiru eguneko alokairua gutxienez (denboraldi baxua, ertaina edo altua izatearen arabera). Egun osoa kontuan hartuko dugu prezioaren barruan. Hala, autokarabana hartzeko eta lagatzeko ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara da.
  • Errentariak gutxienez 25 urte izan behar izango ditu autokarabana alokatu ahal izateko.
  • Indarrean dagoen Europako gidabaimena (B motakoa, 2 urtetik gorako erabilerarekin) eduki eta aurkeztu behar izango du.
  • Europako Batasunetik kanpo bizi direnek indarrean dagoen nazioarteko gidabaimena aurkeztu behar izango dute.
  • Debekatuta dago autokarabanaren barruan erretzea. Arau hori bete ezean, 300 euroko zehapena ordaindu behar izango duzu.
  • Errentariak bete behar izango du legerian xedatutakoa (gidabaimena, trafiko araudia).
  • Bezeroak eskatutako erreserba bertan behera uzten badu, honako zigorpen hauek ezarriko zaizkio ordaindutako zenbatekoari: Alokairua hasteko 30 egun baino gehiago falta direnean deuseztatzen dela jakinarazten baduzu: %50. Alokairua hasteko 30 eta 16 egun artean falta direnean deuseztatzen dela jakinarazten baduzu: %80. Alokairua hasteko 16 egun baino gutxiago falta direnean deuseztatzen dela jakinarazten baduzu: %100.
  • Autokarabana hartzerakoan 700 euroko fidantza ordaindu behar duzu. Diru kopuru hori zuk autokarabana laga eta hurrengo 48 orduko epearen barruan itzuliko dizugu, betiere egoera onean badago. Legearen arabera, 700 euroko frankiziarekin aseguratuta dago kontratu honek xede duen autokarabana, horretan izandako kolpeek, talkek edo lapurretek eragin ditzaketen kalteetarako. Errentamendu kontratua indarrean dagoen bitartean ezbeharren bat gertatuz gero, bezeroak zenbateko hori hartuko du bere gain eta, honez gero, baimena eman du aurretik eratuta daukan fidantzarekin konpentsatu ahal izateko. Polizan sartuta ez dauden gertaera edo inguruabarretatik eratorritako erantzukizun zibilak soilik izango dira bezeroaren konturakoak.
  • 10 egun baino gutxiagoko alokairuetarako kilometroen muga eguneko 300 km-koa da. Distantzia horretatik gorako kilometroa 0,20 eurotan fakturatuko da. 10. egunetik aurrera, nahi beste kilometro ibili daiteke.
  • Errentaria, bere kabuz, alokatutako autokarabana atzerapenez erabiltzen hasten bada edo alokairua aldez aurretik amaitzen badu, ez du inolako diru kopururik jasotzeko eskubiderik izango.
  • Alokairua egunbeteen arabera kobratuko da eta jasotzeko nahiz emateko egunak egun osotzat zenbatuko dira.
  • Errentariak autokarabana hartu aurreko egoera berean eta erregai-tanga beteta dagoela itzuli behar izango du. Hala egin ezean, 100 € deskontatuko zaizkio fidantza itzultzean.
  • Berariaz debekatuta dago autokarabana gizalegearen, legeriaren eta zuzentasunaren aurka dagoen edozein jardueratan erabiltzea. Berariaz debekatuta daude honako jokamolde hauek: legeak baimendutakoa baino bidaide gehiago bertan eramatea; lasterketak egitea; salgaien edo objektuen garraioa egitea, gure legeriak horrelakorik egitea baimenduta eduki edo ez; autokarabana ordainbidez edo irabazi asmoz erabiltzeko lagatzea; eta gure sozietatearen anagramak estaltzea edo kentzea.
  • Errentariak ez du kalte ordainik eskatuko, baldin eta, ezinbesteko arrazoiengatik edo ustekabe batengatik, autokarabana ezin bazaio hitzartutako egunean eman. Autokarabana bezeroari emateko aurreikusitako datarako konpondu ezin den matxura edo ezbeharra da ezinbesteko arrazoitzat jotzen duguna.
  • Autokarabana errentatzaileak adierazitako lekuan hartu eta utziko da, aldez aurretik erabakitako egunetan eta honako ordutegian: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Autokarabana itzultzeko egondako atzerapenak baimendutako arrazoiengatik edo ezinbesteko arrazoien ondoriozkoak ez badira, zehapena egongo da eta atzeratutako egun bakoitzaren tarifa kontratuan ezarritako zenbatekoaren bikoitza izango da.
  • Erabiltzailea indarrean dauden xedapenak urratzeagatik ezartzen zaion edozein zehapen edo isunaren erantzulea izango da eta erantzukizun bera izango luke, baldin eta bere erruz autokarabana atxikita edo enbargatuta geratuko balitz. Gainera, autokarabana erabilgarri ez dagoen bitartean, errentatzailearen gastuak eta lortu gabeko irabaziak ordainduko ditu eta, gainera, eguneko tarifa kobratuko diogu, autokarabana alokatzeko indarrean dauden prezio eta tarifen arabera.
  • Bezeroari soilik egotzi dakiokeen arrazoiren batengatik autokarabana geldituta geratzen bada, bezero bera izango da geldialdi horrek eragindako kalteen erantzulea; esate baterako, gasolio depositua edo gasolio edo gasolina biltegia urez betetzea, eta geldialdi horrek edo tanga aldatzeak eragindako gastuak bere gain hartuko ditu.
  • Autokarabanak GPS bat dauka instalatuta beti non dagoen jakin ahal izateko.
  • Errentan hartutako ibilgailua baldintza higieniko onetan itzuli behar izango da, bere barrualdea garbi egonda. Osterantzean, erabiltzaileak 100 € ordaindu behar izango duela onartu du. Komuna behar bezala hustuta ez badago, erabiltzaileak 50 € ordaindu behar izango duela onartu du.
  • Errentariak giltzak galduz gero, 217 euro ordaindu behar izango ditu aurreko horiek ordezteko berriak erostearen kostuarengatik.
  • Errentariak dokumentazioa galduz gero, 200 euro ordaindu behar izango ditu eta fidantzatik deskontatuko dira.
  • Ezbeharrik edo matxurarik gertatuz gero, aseguruetxearekin harremanetan jarri behar duzu, berak beharrezko argibideak eman ditzan. Matxura 72 ordu baino gutxiagotan konpondu ahal izanez gero, aseguruetxeak ordainduko du ostatua, autokarabana konponduta egon arte. Matxurak 72 ordu baino gehiago iraungo duela uste bada, aseguruak aberriratzea ordainduko du.
  • Alokairuko gainerako egunak ez dira itzuliko errentariak eragindako ezbehar edo matxuren kasuan. Errentariaren erruagatik ez bada, beste autokarabana bat emango diogu, halako gehiagorik egonez gero. Bestela, alokairuaren gainerako egunen zenbatekoa itzuliko diogu.